miércoles, 22 de junio de 2016

Ikasleen %47ak bakarrik gainditu du Hego Euskal Herriko selektibitatean giza matematiken proba

Ikasleak haserre atera dira azterkeraten zailtasunagatik eta baliogabetzea eskatu dute

Azterketan agertu diren ariketak gai-zerrendan daude, baina ikastetxeei bidaltzen zaizkien probetatik nahiko urrun daudela salatu dute ikasle zein irakasleek eta hortik dator arazoa. Hori dela eta, sinadura bilketa bati ekin diote, honekin azterketa bertan behera gera dadin nahi dute. 

Change.org-en hasi dute sinadura bilketa Eusko Jaurlaritzari zuzendua dago, eta 13.942 bildu dituzte. Hauetako gehienak, jarritako probarekin haserre dauden ikasle eta senitartekoenak dira. 


Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak, azterketako edukiak batxilergoko gai-zerrendan daudela dio. Beraz, zilegi dela. 

Kontuan izan behar da, proba honen kalifikazioak ikasle askoren etorkizuna baldintzatzen duela, beraz, askok berriro egitea espero dute. 



Maite Biain




lunes, 20 de junio de 2016

Zauritu bat egon da Leioako Campusean Mugikortasunaren Europako Asteko jardueretan (ALBISTEA)

Bizikletatik erori eta ukondoa apurtu du ikasle batek

Irailaren 16tik 22ra, Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartu du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Ekimena, "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lelopean egin da aurtengoan.

Ibilgailu kutsatzaileetan ibiltzeko daukagun ohitura txarraz kontzientziatzeko egin da batipat eta autoaz gain beste zenbait aukera berritzaile aurkeztu dira.

Jarduera desberdinak egon dira EHU-ko Campus desberdinetan, baina Bizkaiko kasuan hilaren 16, 17 eta 18 izan dira jarduera desberdinak burutu diren egunak.

Egun hauetako egitarauan; auto elektrikoen erakusketak, bizikleten martxak, kale-antzerki bat edo garraiobide desberdinen arteko lasterketa bat egon dira besteak beste.

                          

Leioako Campusaren kasuan, irailaren 17a izan zen eguna eta ondorengo egitaraua izan genuen:
9:30ean bizikleta martxa jarri zen martxan Getxoko CEDEMOS-etik (Centro de Movilidad Sostenible) Leioako Biblioteka Nagusira. 10:00etatik 14:00etara, Leioa-Erandio eremuan kale- antzerkia, auto elektrikoen erakusketa eta Aparka esperientzia ezagutarazi ziren.
Bertan gertatu zen, zoritxarrez, inork espero etzuen istripua. Eguerdiko 12ak izango ziren, eta bizikleta elektrikoan probatzeko asmotan, Gizarte eta Komunikazio Fakultateko, Publizitate eta Harreman Publikoetako hainbat ikasle, Bibliotekara gerturatu ziren. Han, bizikleta batzuk hartu eta buelta bat ematera joan ziren.
Arte Ederretako fakultate kanpoan zeudela, Joseba Lertxundi ikaslea bizikletatik erori eta sekulako kolpea hartu zuen. Hasieran inguruko jendeak etzion behar beste garrantzia eman kolpeari, baina besoa ezin mugitu zegoela konturatzean, segituan joan ziren Herizaintzako Fakultatera.
Azkenean, ebakuntza batean bukatu zuen guztiak, ukondoa apurtu baitzuen.

EMAKUMEA KIROLEAN (IRITZI ARTIKULUA)

Gai honek txiki-txikitatik izorratzen nau eta bada honi buruz pentsatzen dudana plazaratzeko garaia.
Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzen naizenean, asko dira baloiez inguratuta aurkitzen naizen uneak. Nik ez nituen gustoko panpinak, ez. Nire amonak behin eta berriro oparitzen zizkidan, baina horrek ez zuen funtzionatu. Eta niretzako, fraile eskola batean ikasi duen honentzako, nolabaiteko traba izan zen hori.

Oraindik ere amak gogorarazten dit, Martinek, kirol hezkuntzako irakasleak deitu zionean. 1989.urtean jaio nintzen, beraz, kontatu behar dudan gertakizun hau, duela 20 bat urte gertatu zen. Kirol hezkuntza orduetan, neskak alde batean jartzen ginen eta mutilak bestean. Mutilek futbolean jolasten zuten eta guk berriz, sokasaltoan... Ditsosozko sokasaltoa! Amorru ematen zidan! Eta egun batean irakasleari mutilekin jolasteko aukera emango ote zidan galdetu nion... Arratsalde horretan jaso zuen amak deia. Ez omen nekien soka saltoan behar bezala ibiltzen eta etxean praktikatzeko deitu zion irakasleak amari. Amaren erantzuna izan zen bikaina, bai horixe! Ea gelako zenbat mutilek jolasten zuten ni bezain ondo futbolean. Hor geratu zen bien arteko eztabaida baina ez ziren gauzak aldatu, hurrengo klasean berriro ere sokasaltoaren aldean geratu behar izan nuen... 

Tontokeria dirudien honek, eta niretzako anekdota bat den honek, gaur egun berdin jarraitzen du. Eta honek tristetzen nau. Tristetu eta barrenak mugiarazten dizkit. Berdintasun baten bila gabiltza baina ez da ematen. Lotsagarria da. Ez kirolean ez inon. Emakumeok gizonezkoen azpitik gaude arlo gehientsuenetan, nahiz eta kasu askotan profesionalagoak garen. Berdintasunean bizi garela esaten da, bai horixe, aho betez gainera. 

15 egun pasa dira Athletic-eko neskek liga irabazi zutenetik. Athletic bezalako talde batean jolasteak sekulako meritua dauka. Gizonezkoek milioika euro irabazten dituzte lan berdinagatik eta emakumezkoek zer? Guztiek egiten dute lan, gehienek ikasketak dituzte... beraien esfortzua gizonezkoena baina hiru aldiz handiagoa izanda ere, ez da onartua. Hau bidezkoa da XXI. mendean?

Nire uste apalean, asko dago egiteko, eta txiki-txikitatik hasi behar da hezkuntza hori. Berdinak bagara, berdintasuna egoteko unea dela iruditzen zait. 


Maite Biain

BIGARREN POSTUA ESKURATU DU ION IZAGIRREK SUITZAKO ITZULIAN (ALBISTEA)

                          

Ion Izagirrek Suitzako itzuliko sailkapen orokorrean bigarren postua eskuratu du. Lehenengo postua Miguel Angel López kolonbiarrarena izan da. Garaipena erlojuz kontrako probari esker lortu du, proba honetako emaitzak podiumera igo baitu Ormaiztegiarra.

Espainiako bueltan izango dela konfirmatu duen arren, Frantziako Tourrerako dudan dago txirrindularia. 


Gaixotasun mentalak dira gizartean ahaztuenak (ERREPORTAJEA)

Ez da asko hitz egiten gaixotasun mentalei buruz gure gizartean, eta hitz egiten denean, ezjakintasunetik hitz egiten da askotan. Medioek, ez dute asko laguntzen guzti honetan, albistegietan, gertakizunen kroniketan ateratzen dira gai honen inguruko berriak.

FEAFES, gaixotasun mentalen iguruan medioek idazteko duten estilo gidoiaren arabera: Hitzak baino gehiago, honi buruz hitz egitera goazenean jarraitu beharreko hamabi oinarrizko printzipio aipatzen dira.


“Oinarrizko hamabi printzipioak”:
  • Gizartearen ezagutza handitu: ondo zehaztu kontzeptu eta terminoak. 
  • Ikuspegi positibo bat erakutsi: konponbideei arreta gehiago jarri eta gutxiago mugei.
  • Alderdi guztiak onartu: modu integralean erakutsi gaixotasun mentalak dituzten pertsonak.
  • Normalizaziorako balio duen informazioa erraztu: beste gaixotasunek daukaten tratu berdina jaso.
  • Erruki gutxiago, eskubide gehiago.
  • Protagonistei hitza eman.
  • Sineste faltsuak, mitoak eta aurreiritziak desegin.
  • Gertakizunen kroniketatik urrundu gaixotasun mentala: biolentzia - gaixotasun mentala lotura apurtu.
  • Lengoaia zaindu. Ez etiketatu.
  • Gaixotasun gehienak ikusezinak direla gogoratu: kontuz ilustrazioekin.
  • Gaixotasun mentalak dituzten emakumeen benetako irudi baikorra erakutsi: emakumeei ahotsa eta protagonismoa eman.
  • Gazte eta umeen osasun mentalaren inguruko edukiak zaindu batez ere: ez bihurtu errudun familia edo gaztea gaixotasunak eragiten dituen portaerak direla eta.

Medioek gaixotasun mentalei buruz hitz egiten dutenean, era bortitzean hitz egiten dute.



Normalena, gaixoak publikoki epaitzea izaten da. ¿Senitartekoak jasaten ari direna ez da kontuan hartzekoa? Andreas Lubitzen kasuan, sekulako jarraipena egin zen medioetan, eta oso gogorra izan zen.


Gutxitan esaten da, gaixoak, gaixotasun guztietan gertatzen den moduan, tratamendu egoki bat eramanda, bizitza guztiz normala eramateko gai direla. 

Biolentzia kasuak ematen direnean, beren gaixotasunaren nolabaiteko deskontrola dagoenean izaten dira. Baina hori azaltzeak baino, gaixo hauekin bortitz jokatzeak mami gehiago daukala dirudi.

Hona hemen honi buruzko beste hainbat esteka, dena hobeto uler dadin:

  • Telebistako saio bat.


  • Fikzio eta animazioaren inguruko beste hainbat:

- Mariposas en la mente. Dirigido y producido por María Arqueros y Conchi Cruz.
Productora: Producciones La Farola y Arqueros Producciones Audiovisuales. Año: 2012. (17:24) 


- Esquizofrenia y enfermedad mental: la historia de Bruno. Dirigido por Jorge Ayllón. 
Asociación Salud y Ayuda Mutua (ASAM Familia). Año: 2014. (5,15 minutos)


- Nunca te prometí un jardín de rosas. Dirigida por Anthony Page. 
Productora: Fadsin Cinema Associates, Imorth. Año: 1977. (96 minutos)



  • Prentsan:







  • Dokumentalak:

- Rostros de la enfermedad mental. Producido por FEAFES Valladolid. 
Productora: SEVENTHE Producciones. Año: 2009. (14:27)




- Voices. Dirigido por Ricard Faura y Jestxu Zuazu. Productora: Spora Films. 
Año: 2012. (42:17) https://vimeo.com/9497096

- El 1%. Dirigido por Ione Hernández y producido por Julio Médem. Productora: Alicia Produce. Año: 2006. (1:10:37).


- Desconectados. Dirigido por Manuel Gómez Pereira. Producido por RTVE. 
Año: 2013. (1:04:41) 


- Take these broken wings (Toma estas alas rotas). Dirigido por Daniel Mackler.
Año:2014. (1:15:03) 


- Solo. Dirigido por Vicente Rubio. Productora: Uno Films, A.C. Año: 2011. (1:12:33) 

- Desde la locura. Producido por TVE. Año: 2009. (43:26) 


Maite Biain