Espainian
350.00 lagunek bulimia eta anorexia bezalako osasun arazoak dituzte.
Hau da, populazio gaztearen %6-ak elikadura arazoak ditu. Zenbait
kasutan, bulimia anorexiarekin nahasten da, kasu gehienetan
patologiak elkartzen direlako.
Gizentzearen
beldurrari ezohikojatuntasun bat elkartzen zaio, eta hau guztiaren
ondorioz, erru-sentimenduaren ondorioz, okak edo diuretukoen ingesta
eman ohi da. Krisian, gaixoek haren ekitaldien kontrolaren galeraren
sentsazio bat esperimentatzen dute. Bulimia irusi korporalaren
distortsioan oinarritzen da.
Izaro
Lasa, txikitatik bizi da elikadura arazoekin. 13 urterekin
gorputzaren aldaketei ezin izan zien aurre egin. Argala bazen ere,
kiloak hartzen hasi zen eta jada ez zuen bere gorputza ezagutzen.
Lodia ikusten zuen bere burua eta ez zuen inolako eraginik egin bere
burua onartu eta maitatzeko. Hemen hasi zen bere gaixotasuna.
“Lagunen eboluzioan erreparatu nuen eta haiekin alderatzen hasi
nintzen. Izan ere, gauaren mundua ezagutu genuen eta mutilak
ezagutzen hasi ginen, baina niri ez zidaten kasurik egiten”.
Lagunak argalak ikusten zituen eta bera desberdin sentitzen zen. Izaroren ustez, 14 urterekin garrantzi gehiago ematen diozu lagunen kritikeri zure buru edo familiako kideen hitzei baino. Hau guztiaren ondorioz, zerbait jan ondoren komunera joaten zen eta jandakoa bota egiten zuen. “ komunean edozein soinu baliogarria zen amak nire soinuak ez entzuteko. Normalean txorrota irekitzen nuen uraren soinuak nireak estaltzeko”.

Maria
Agirre Altsasuko bulimiaren laguntzarako taldearen arduraduna da. 38
urte dauzka eta medikuntza ikasi ondoren elikadura arazoetan
espezializatu zen. Gaur, Sakanan elikadurarako ikastaroak
eta hitzaldiak ematen ditu. “Ni Urdiaindarra izanik, Sakanan nire
egoitza jartzea erabaki nuen. Izan ere, osasun hezkuntza gure
biziraupen propiorako ezinbestekoa da eta hemen ez dago inolako
kulturarik ”. 8 urte daramatza Sakanan lan egiten eta balantze
positiboa egiten dio ilusio handiarekin hasi zuen proiektuari.
Ibilbide luzea egin du jada. Altsasuko Aralarko Mikel Donea
institutoan hainbat hitzaldi egiten ditu 16 urteko gazteentzat.
“Urtero harrera ona izaten dituzte nire hitzaldiek, gazteen artean
gaixotasun hau nagusitu ohi da eta laguntza behar duen arazoa denez,
gazteen arreta bereganatzea erraza izaten da”.
Horrez gain, Sakanako mankomunitatearen laguntzarekin baliatuz;
Sakana, Ultzama eta Leitzaran ibarretan ikastaroak egiten ditu.
Bere ustez, “Ultzama inguruan gai honen aurrean lotsatu egiten
dira gazteak, baina konfidantza hartuz joan heinean, parte-hartze
handia nabaritzen da”. Maria Agirreren esanetan, hasieran gazteei
bulimiari buruz hitz egitea asko kostatzen zaie, gaia tabua izango
balitz bezala ikusten baitute. Hau da, haiek badakite arazo larria
dela baina nahiago dute inondik ere ez aipatzea.
Bulimiaren inguruko hainbat informazio aurki dezakezue hemen:
http://www.lookfordiagnosis.com/mesh_info.php?term=bulimia&lang=2
Bulimiaren inguruko hainbat informazio aurki dezakezue hemen:
http://www.lookfordiagnosis.com/mesh_info.php?term=bulimia&lang=2
Sintoma
fisiko eta psikologikoak
Azken
20-25 urteetan, gorputz-irudiarekiko balorazioa zeharo aldatu da.
Alde batetik, askoz garrantzi handiagoa ematen zaio gorputzirudiari;
bestetik, duela urte batzuk emakumeen gorputz-forma eta kurbak
ederrak eta emetasun ikur ziren, baina gaur egun gehiago estimatzen
dira ia formarik gabeko gorputz oso argalak. Hau dela eta, 14-19 urte
bitarteko gazteek estereotipoarekin bat
egin nahi dute eta haien gorputzaren zikloa hautsi egiten dute,
honako sintoma hauekin hasiz. Fisikoari dagokionez, irudi osasuntsua
itxuraz, baina, gaixotasuna antzematen da; pisuaren gorabeherak
ematen dira bost edo hamar kilogramo denbora gutxian galtzen dituzte
eta honi lo eza gehitzen zaio. Buruko mina jasangaitza bilakatzen da
eta nesken kasuan, hilekoaren irregulartasuna nabaritzen da.
Bestalde, bulimiak psikologikoki eragin handia dauka. Itxuraz, noski,
antzeman daiteke, baina kanporatzen den guztia barrutik dagoen islada
da. Beraz, sintoma psikologikoak ugariagoak izaten dira normalean.
Erraz antzematen diren umore aldaketak izaten dituzte eta honi lotuta
izaera aldaketak ere ematen dira, depresioa, errudun sentimendua,
tristurak eta kontrol ezaren sentimendua, besteak beste. Zerbait jan
ondoren errudun sentitzen dira eta komunean denbora dexente egoten
dira, bai pisatzen baita irentsitakoa botatzen ere. Inguruko
jendearekin axolagabe aurkezten dira eta gezurretan aritzeko joera
hartzen dute. Honekin batera, gehiegizko kezka izaten dute bere
itxura fisikoari buruz. Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua
bilatzen duten arren, gaixoen
ziurtasun ezak besteen onespena ezinbestekoa bihurtzen zaie.
Nire
azkeneko elkarrizketatuaren datuei buruz 27 urte dituela besterik
ezin dut esan. Anonimatuan mantendu ohi da, izan ere, bere
esperientzia hain latza izan da ezen ez du ezta gaixotasunaren izena
aipatu nahi. 15 urterekin hasi zen bere infernua (horrela deitzen dio
berak gaixotasunari). Telebistan emakume argalak besterik ez zituen
ikusten eta horien itxura hartu nahi zuen. Pixkanaka-pixkanaka
jateari utzi zion eta fruta besterik ez zuen jaten. Udan, beroa dela
eta, ur asko edaten hasi zen eta hau aitzaki paregabea bilakatu zen
fruta alde batera uzteko. Neguan, berriz, loditzen hasi zen eta
benetako infernua hasi zen. 19 urte zituen jada eta 33 kilogramo
pisatzen zituen, ondorioz, gurasoek medikuarengana eraman zuten.
Tratamendua luzea egin zitzaion baina sendatutzat eman zuten bere burua.
2 urte pasa ziren eta arazo pertsonalekin hasi zen. Ondorioz,
depresio sendo batean murgildu zen
eta honi lotuta bulimiaz berriz gaixotu zen. Gaur sendatuta dago
baina berriz ere gaixotzeko beldur
da.
Bulimia
ibiltokietan
Asko
dira modaren munduan bulimiari buruz espekulatzen diren zurrumurruak,
baina nora iristen dira gazteen eraginak haien ametsa lortzeko?
20ko hamarkadan modeloaren estereotipoa oso desberdina zen. Gorputzaren kurbak miresten ziren eta soberan egon litezkeen kiloak estimatzen ziren. Gorputza osasuntsua den seinale ziren kilo horiek. Gaur, ordea, guztiz kontrakoa gertatzen dela esan daiteke. Zenbat eta argalagoa izan, orduan eta arrakasta gehiago izaten dute modeloek. Bulimiaren kontrako elkarte batek muturreko argaltasuna ibiltokietan salatu zuen eta honek iskanbilak sortu zituen marka garrantzitsuenen artean. Salaketa honek Cibelesen desfilean dauka jatorria. Modelo gehienek 38ko neurria izan beharrean, 34ko neurria zuten eta honek, muturreko argaltasuna begien bistakoa utzi zuen. Zenbait modeloen esanetan, desfilearen garaian metro eta laurogeiko altuerarekin eta 52 kiloko pisuarekin 34ko neurria mantentzea exijitzen zaie.

Maite Biain Gamayo
No hay comentarios:
Publicar un comentario