lunes, 20 de junio de 2016

Zauritu bat egon da Leioako Campusean Mugikortasunaren Europako Asteko jardueretan (ALBISTEA)

Bizikletatik erori eta ukondoa apurtu du ikasle batek

Irailaren 16tik 22ra, Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartu du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Ekimena, "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lelopean egin da aurtengoan.

Ibilgailu kutsatzaileetan ibiltzeko daukagun ohitura txarraz kontzientziatzeko egin da batipat eta autoaz gain beste zenbait aukera berritzaile aurkeztu dira.

Jarduera desberdinak egon dira EHU-ko Campus desberdinetan, baina Bizkaiko kasuan hilaren 16, 17 eta 18 izan dira jarduera desberdinak burutu diren egunak.

Egun hauetako egitarauan; auto elektrikoen erakusketak, bizikleten martxak, kale-antzerki bat edo garraiobide desberdinen arteko lasterketa bat egon dira besteak beste.

                          

Leioako Campusaren kasuan, irailaren 17a izan zen eguna eta ondorengo egitaraua izan genuen:
9:30ean bizikleta martxa jarri zen martxan Getxoko CEDEMOS-etik (Centro de Movilidad Sostenible) Leioako Biblioteka Nagusira. 10:00etatik 14:00etara, Leioa-Erandio eremuan kale- antzerkia, auto elektrikoen erakusketa eta Aparka esperientzia ezagutarazi ziren.
Bertan gertatu zen, zoritxarrez, inork espero etzuen istripua. Eguerdiko 12ak izango ziren, eta bizikleta elektrikoan probatzeko asmotan, Gizarte eta Komunikazio Fakultateko, Publizitate eta Harreman Publikoetako hainbat ikasle, Bibliotekara gerturatu ziren. Han, bizikleta batzuk hartu eta buelta bat ematera joan ziren.
Arte Ederretako fakultate kanpoan zeudela, Joseba Lertxundi ikaslea bizikletatik erori eta sekulako kolpea hartu zuen. Hasieran inguruko jendeak etzion behar beste garrantzia eman kolpeari, baina besoa ezin mugitu zegoela konturatzean, segituan joan ziren Herizaintzako Fakultatera.
Azkenean, ebakuntza batean bukatu zuen guztiak, ukondoa apurtu baitzuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario