martes, 11 de enero de 2011

"El Piso"

Hemen aurkezten dizuedan bideo hau, Bartzelonan bizi diren gazte batzuek egindako serie baten 2. zatiko "intro"a da.
Horrez gain lehenengo 3 bideoak ere segidan jarriko dizkizuet, ziur nago gustuku izango duzuela eta!



Lehenengoa



Bigarrena



Hirugarrena



Gogoz geratu zarete ezta? Izango duzue berri gehiago!

Gonzalo Martin

Ondoren ikus dezakezuen bideoan; Gorka Palaziok, Gonzalo Martin-i egindako pare bat galderen erantzunen berri izan dezakezue.
Ikusentzunezkoaren etorria interneten zein den, edo duela 7 urte baino okerrago ote gauden sarearen neutralitatean, dira egindako galderak. Zein izango dira erantzunak? Hori zuen esku! ;)

BIGOTTEX

Aurreko urtean egin beharreko lan bat ikusteko aukera luzatzen dizuet hemen. Ordu asko eskeini genizkion eta espero dut zuen gustukua izatea! ;)

Nafarroako "Tenenteak"

Iñaki Sagredo Gardek, bideo honetan azaltzen digunaren arabera, "Tenentziak" ez ziren sistema feudal bat. Zenbait gazteluren defentsaz arduratuko den funtzionario bat baizik. "Tenente" delako hau leku batetik bestera mugituz doa 4 edo 5 urte igaotzean, eta ez da inolaz ere egongo den leku berdinekoa izango.
Bideoan, krisi garaian "Tenenteek" erakutxitako fideltasunaz hitz egiten digu, baina hobe zuek ikustea ezta??

Publizitateari buruzko egia osoa ??

"La publicidad es una herramienta de la sociedad de consumo" bezalako esaldiekin hasten da ondoren ikus dezakezuen bideoa.
Industrializazioarekin produktuen zenbatekoa eta barietatea handitu egin zen. Lehenik iragarkiak aldizkari desberdinetan ikus zitezkeen, ondoren irratiak musika sartu zielarik.
Marketing-ari buruzko errflexioa egiten du, eta "target" jakin bat harturik, 25-30urte bitarteko gizon gazteak hain zuzen, beraiei zuzendutako kanpaina egiten dute.
Bideoan, publizitatea ondo egitearen trebeziaz hitz egiten digu, eta horretarako erabiltzen diren teknikez.
Besterik gabe, zuek ikusteko aukera izan dezazuen uzten dizuet hemen eskegita. Espero dut zuen gustukoa izatea!

SEASONS

Bizitza limiteraino bizi duten kirolari hauek, limiterarte eraman zaitzakeen bideo bat grabatu dute.
"The Collective" delako taldeak grabatu du eta sekulakoa da. Egitura aldetik ikaragarria benetan, oso zaila baita horrelako egoeretan horrelako planoak ateratzea. Musikak ere asko laguntzen dio, punk amerikarra kasu honetan. Horrelako kirolei lotutako estiloa dela esan dezakegu. Bideo jokoetan ere asko erabiltzen da.
Publizitate ugari egiten dute bertan, marka desberdinen logotipo ugari agertzen direlarik.
Espero dut zuen gustukoa izatea!

2009ko Nazioarteko Kazetaritza Sariaren irabazlearen lanen zatitxo bat! ;)

Ondorengo bideoan ikus ditzakezue Mikel Ayestaran, Beasaindar kazetariaren, zenabit erreportairen zatirik onenak.
2009an Nazioarteko Kazetaritza Saria lortu zuen, eta tartetxo bat hartu du Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatzeko. Hitzaldian, bere bizipenen berri eman du.
Aurretik ezagutzen nuen kazetari hau, eta lan apartak egin dituela esan dezaket.
Duela pare bat urte, Beasaingo erakusketa aretoan, Gurutze Gorriarekin batera, Libanoko gerrari buruzko argazki erakusketa bat antolatu zuten. "33 egun, 33 argazki", zen honen izena, eta bertan eman ziren egoera asko argazki bidez erreflexatuak ematen ziren. Izugarria benetan.
Nire miresmen osoa dauka kazetari honek, sekulako ausardia behar baita horrelako lekuetara joan ahal izateko.

Venezuelako prozesu politikoari buruzko hitzaldia

Hemen eskegitako bideoan ikus dezakezuenez; Venezuelako embaxadorea den Julian Isaias Rodriguez, gonbidatua daukagu. "La otra historia de la independencia" da hitzaldiaren gaia eta Gorka Palaciori esker denok ikusteko eta ikasteko aukera izango dugu.

martes, 4 de enero de 2011

WE ALL WANT TO BE YOUNG

Hona hemen, sarean aurkitu dudan bideo oso interesgarri bat. Ingelesez dago, baina gazteleraz azpitituluak ere baditu! Asko gustatuko zaizuelakoan nago!

We All Want to Be Young (spanish subtitle) from box1824 on Vimeo.

Abesti zoragarri bat, pixka bat "Deskonektatzeko" ;)

Oraintxe, gabonetan gaudela eta, kolonia ezberdinen iragarki ugari ditugu telebistan besteak beste. Horietako bati doinua jartzeko ondorengo abesti hau erabili dute, eta asko gustatzen zaidanez, entzun ezazuen uzten dizuet hemen!

3D bidez egindako lehen albistegia

11.ariketa.
Hona hemen, lehenbiziko aldiz egin 3D-n egin den albistegi baten zati bat.
Gaur egun, sekulako garrantzia hartzen ari da 3D delakoa. Zinemara joaten bagara esaterako, filme asko modu honetara ikusteko aukera daukagu. Telebista bat ere atera dute, beraz, laster denok erosi beharko ditugu 3D-an ikusi ahal izateko betaurrekoak.
Ondorengo bideoak, apurtxo bat mareatzen bazaituzte lasai, ez da zuen gauza eta! Baina bitxia ezta?

3D bidez egindako kortoa

Hemen ikusi dezakezue, nola egiten den 3D-arekin jolastuz bideo bat. Oso interesgarria iruditu zait hau ere.

Youtuben 3D bideoak sortzeko aukera!

lunes, 3 de enero de 2011

Youtuben gehien ikusia izan den bideo bat

Ikusi dezakezuen bideo honetan Lady Gagaren Telephone abestiaren parodia bat egiten dute letra eta guzti aldatuz.



Ondorengo hau izango litzateke benetakoa. Ez da atzean geratzen hau ere, bisitari asko izan baititu.
Goza ezazue beraz, bideo honekin.

Poadcasting

Oraingoan, podcasting-aren inguruko bideo bat igo dut.
Zer den eta nola egiten den azaltzen du eta gure lehenengo proiekturako ezinbestekoa denez, hemen daukazue!

Social Media



Bideo honetan zehar, sare sozialek azkenaldian izan duten etengabeko gorakada aipatzen da. Datuak oso era garbian ipiniz. Berriro ere, argi geratzen zaigu beraz, hauek gure bizimoduan duten garrantzia. Izan ere gero eta gehiago gara hauen erabileraz gozatzen dugunak.

BBC-k Hugo Chavezi egindako elkarrizketa



Ikaragarria da Hugo Chavezek, bere ideiei eusteko duen tinkotasuna. Sozialismoa bere osotasunean defendatzen du, demokratikoki hori bai. Eta elkarrizketa honetan argi geratzen da hori.

Kazetariak, zenbait galdera "zail" egiten dizkio, baina honek, berak egindako lana gogoratzen dio behin eta berriz, eta Venezuela gainontzeko herrialdeekin konparatzen du, beren lorpenak agertuz.

Oso elkarrizketa ona eta sakona iruditzen zait.

Alde teknikotik ere oso ona. Lehen planoz josia, horrek sekulako bizitasuna ematen diolarik.

Hona hemen, asko gustatu zaidan iragarki bat!! EURO 6000



Hemen iragarki honen making off-a ikusteko aukera duzue:



Eta azkenik, jendeak iragarki honen inguruan egindako hainbat parodia:

Politikariak Twitteren

Hugo Chavezek, Venezuelako presidenteak, bere Twitterreko erabileraren berri eman du.



Honekin, jendeak bidalitako mezuei erantzungo die, eta milaka jarraitzaile ditu honezkero sare sozial honetan.

Erreportaiaren antolamendua asko gustatu zait. Datuz josia dago, eta honekin hasieratik bukaerarainoko jarraitzea ematen da. Ikusterraza da nolabait esateko.

Open, collaborative and pioneering



Ikusentzunekoen mundua, oso zabala da, eta nolabaiteko "tranpak" egiteko aukera infinitua dago.

Urriak 15, ostirala, Gorka Palazio Madrilgo hitzaldian



Hona hemen, Gorka Palaziok, urriaren 15ean Madrilen emandako hitzaldiaren bideoa.
Lehenik eta behin, Koldo izeneko irakasle batetaz oroitzen da; "Este en la red" hitzekin.
Eta ondoren, hitzaldiarekin jarraitzen du.

Tony Blair-i jaurti zizkioten zapatak eta berri emateko moduak

Tony Blair; Ingalaterrako presidente izandakoa, liburu sinaketa batetara joan zenean, hainbat gertakari eman ziren. Horietako bat, horren famatua egin den zapataren jaurtiketa. Hona hemen berria emateko 2 ikuspuntu erabat ezberdin.

1-BBC


2-RT


Lehenengoan, Blair-i nolabait babesteko edo, ez dute zapataren jaurtiketaren arrastorik ematen. Eta bideoa, off ahotsan komentatua da. "Shoes & eggs thrown at Tony Blair at Dublin book signing". Ez du benetan gertatutakoaren berri zehazki ematen. Interesatzen zaionera murrizten da.
Bigarrenean berriz, inguruan, une horretan zegoen jendetzaren zalaparta entzuteko aukera dugu. Eta honekin, gure ikuspuntua aldatzen da. Poliziak erabilitako indarkeria ere argi eta garbi ikus daiteke.

Nire ikuspuntutik, bigarrenean, argiago geratzen da gertatutakoa, hala ere, ezin dugu ahaztu, komunikabide bakoitzak bere interesekoa dena saltzen saiatzen dela, ildo politikoa tartean dela noski.

La Revolución De Los Medios

Hona hemen, klasean aurkeztu zaigun lehen ariketa.



Bideo honetan aipatzen den bezalaxe; "Los medios sociales no son una moda, son un cambio fundamental en la forma de comunicarnos".

Erabat ados nago, edozein gauzetarako jotzen baitugu hauetara. Nor ez du "youtube"-n bideo bat ikusi edo "wikipedia"-n nolabaiteko informazioa bilatu?

Gainera, internetaz goza badezakezu, dohanekoa da, eta honek sekulako abantaila dakar.

Bideo honetan esaten denaren arabera, hauen erabilera kontuan izango bagenu, munduko 4. herrialde handiena izango zen eta horrek zer pentsatua ematen du.

Gainera lehenago ordenagailu bidez sartzen ginen hauetara, baina askok daukagu orain mobil bidez erabiltzeko aukera, eta honek sekulako aurrerapena ekarri digu.

Oso interesgarria iruditu zait, eta behar beharrezkoa iruditzen zaizkit horrelako plataformak.

Tira ba, gozatu dezagun denok honek dakarren aurrerapenaz!

Kaixooo!! ;)

Kaixo denoi!
Hona hemen, nire bloga!
Klasean ikusitako zenbait bideo eta nik aukeratutako beste asko ikusteko aukera izango duzue hau jarraituz gero!
Espero dut denon gustukoa izatea eta bertan gauza interesgarri ugari ezagutzea!
Besterik gabe, agur bero bat eta ongi etorri danoi!