lunes, 3 de enero de 2011

Tony Blair-i jaurti zizkioten zapatak eta berri emateko moduak

Tony Blair; Ingalaterrako presidente izandakoa, liburu sinaketa batetara joan zenean, hainbat gertakari eman ziren. Horietako bat, horren famatua egin den zapataren jaurtiketa. Hona hemen berria emateko 2 ikuspuntu erabat ezberdin.

1-BBC


2-RT


Lehenengoan, Blair-i nolabait babesteko edo, ez dute zapataren jaurtiketaren arrastorik ematen. Eta bideoa, off ahotsan komentatua da. "Shoes & eggs thrown at Tony Blair at Dublin book signing". Ez du benetan gertatutakoaren berri zehazki ematen. Interesatzen zaionera murrizten da.
Bigarrenean berriz, inguruan, une horretan zegoen jendetzaren zalaparta entzuteko aukera dugu. Eta honekin, gure ikuspuntua aldatzen da. Poliziak erabilitako indarkeria ere argi eta garbi ikus daiteke.

Nire ikuspuntutik, bigarrenean, argiago geratzen da gertatutakoa, hala ere, ezin dugu ahaztu, komunikabide bakoitzak bere interesekoa dena saltzen saiatzen dela, ildo politikoa tartean dela noski.

No hay comentarios:

Publicar un comentario