lunes, 3 de enero de 2011

La Revolución De Los Medios

Hona hemen, klasean aurkeztu zaigun lehen ariketa.



Bideo honetan aipatzen den bezalaxe; "Los medios sociales no son una moda, son un cambio fundamental en la forma de comunicarnos".

Erabat ados nago, edozein gauzetarako jotzen baitugu hauetara. Nor ez du "youtube"-n bideo bat ikusi edo "wikipedia"-n nolabaiteko informazioa bilatu?

Gainera, internetaz goza badezakezu, dohanekoa da, eta honek sekulako abantaila dakar.

Bideo honetan esaten denaren arabera, hauen erabilera kontuan izango bagenu, munduko 4. herrialde handiena izango zen eta horrek zer pentsatua ematen du.

Gainera lehenago ordenagailu bidez sartzen ginen hauetara, baina askok daukagu orain mobil bidez erabiltzeko aukera, eta honek sekulako aurrerapena ekarri digu.

Oso interesgarria iruditu zait, eta behar beharrezkoa iruditzen zaizkit horrelako plataformak.

Tira ba, gozatu dezagun denok honek dakarren aurrerapenaz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario