martes, 11 de enero de 2011

2009ko Nazioarteko Kazetaritza Sariaren irabazlearen lanen zatitxo bat! ;)

Ondorengo bideoan ikus ditzakezue Mikel Ayestaran, Beasaindar kazetariaren, zenabit erreportairen zatirik onenak.
2009an Nazioarteko Kazetaritza Saria lortu zuen, eta tartetxo bat hartu du Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatzeko. Hitzaldian, bere bizipenen berri eman du.
Aurretik ezagutzen nuen kazetari hau, eta lan apartak egin dituela esan dezaket.
Duela pare bat urte, Beasaingo erakusketa aretoan, Gurutze Gorriarekin batera, Libanoko gerrari buruzko argazki erakusketa bat antolatu zuten. "33 egun, 33 argazki", zen honen izena, eta bertan eman ziren egoera asko argazki bidez erreflexatuak ematen ziren. Izugarria benetan.
Nire miresmen osoa dauka kazetari honek, sekulako ausardia behar baita horrelako lekuetara joan ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario